XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ia atalaren erdia osatzen du.

Bigarren zatian elkarrizketan ikusten ditugu Perrandes eta Txili.

Atal honetan Azkueren maisutasuna azaltzen zaigu.

Trinkotasun-indarrez idatzirik dago.

Zail hitz bat bakarra kentzen.

Sarrerako esaldiak ia denak eta azkenekoak batez ere laburrak dira.

Kontakizunari amaiera ezartzeko, oso egokia atal hau.

Laburra. Klimax aurreko atalean gertatu da eta Azkuek ongi daki, elaberri guzietan, klimaxen ondoren irakurlea aspertzeko arriskurik dagoela.

Oso labur egin du beraz eta bidenabar bi alderdi argitzen ditu: alde batetik deabruak zer egin zuen orain garbi azaltzen zaigu.

Abere-ganauak erre-markatu egiten diren bezala, eskua ezarri eta marka utzi zuen, mandazaina elizattora heldu zenean, artean ere ketan zegoelarik.

Bestaldetik, Katalinaren eta mandazainaren arazoa aidean zegoen.

Txilik beldur dela aitortu du, baina lehenago eta bigarren zatia elkartzeko, berriz Txili eta mandazaina elkarrekin aurkitzen ditugu.

Txilik mandazainari alaba eman dio, esker onez.

Horrela kontakizunari, burutu eta happy end ematen zaio.